Buruz
Informazio orokorra
- Iraupena: 24 hilabete.
- Aldia: 2017ko azaroak 1 – 2019ko urriak 31
- Aurrekontua: 224.118 €
- Bazkideak: Fundatia Ecologica Green, Errumania; Santaremgo Institutu Politeknikoa, Portugal; ROC Drenthe College, Herbehereak; Kanuni Mesleki Ve Teknik Anadolu Lisesi, Turkia; CIFP Easo Politeknikoa Donostia-San Sebastian LHII, Espainia; SOSU ØSTJYLLAND, Danimarka.
Helburu orokorrak
1 helburua
- Osasunaren zaintzaren arloan heziketaren kalitatea hobetzea.
2 helburua
- Osasunaren zaintzari buruzko heziketa ikasleentzat irisgarriagoa eta erakargarriagoa izan dadila lortzea.
3 helburua
- Bazkideen artean praktika egokien trukaketa sustatzea eta beren esperientzia konbinatzea.
Proiektuaren ekoizpen intelektualak
- Hasierako pakete bat honakoak dauzkana: edozein eskolatan osasunaren zaintzaren simulazioa txertatzeari buruzko eskuliburua eta ikus-entzunezko erremintek simulazioa nola hobe dezaketen eta dokumentatzen nola lagun dezaketen azaltzen den gida. Gidak eskuliburua osatzen du, zein simulazioaren aurretik, bitartean eta ondoren erabili beharreko bitartekoei buruko sarrera den. Paketea bertsio elektronikoan egongo da.
- Agertokiz eta bideo txikiz osatutako sorta bat, arreta medikorako oinarrizko jardunbideak eta agertoki onak nola sortu azalduko dituztenak. Sorta 6 agertokiz eta 6 bideo argigarriz osatua egongo da.
- Tutorial bilduma bat. Hau, soinua eta irudiak erabiliz, tutorial bilakatzeko bazkide bakoitzak hautatuko dituen 2 ikasgaietarako ikastaro sorta bat izango da. Lana tutorialen bidez egitearen eta sustatzearen helburu nagusia, ikasketa espazioa zabaltzea da.
Proiektuko jarduerak
Proiektuaren kudeaketa
- Proiektuaren 4 bilera transnazional (Iași, Aarhus, Izmit, Emmen)
- Toki-jardueren kudeaketa eta txostenak
Hedapena eta balorizazioa
- Proiektuaren webgunea
- Tokian tokiko hedapen-jarduerak, zeintzuk 6 ekitaldi biderkatzaile edukiko dituzten
- Amaierako hitzaldia
Ikaskuntza, irakaskuntza / gaikuntza jarduerak
- Langileen trebakuntzarako 3 ekitaldi labur bateratu (Santarem, Donostia, Iași)
- 2 mugikortasun konbinatu (Aarhus, Emmen)
Proiektuaren ekoizpen intelektualen garapena
- O1, O2, O3
Ebaluazioa
Langileen trebakuntzarako ekitaldiak laburrak
- 3 mugikortasun -5 egun- bazkide bakoitzaren 3 langilerentzat (IT arduradunak + osasun arloko 2 irakasle), Portugalek, Espainiak eta Errumaniak antolatuak.
- Helburu orokorrak: langileen konpetentzia pertsonalak eta profesionalak garatzea, emaitza intelektualak diseinatu eta probatzea, osasunaren zaintzako heziketan jardunbide egokiak partekatzea.
Ikasleentzako mugikortasun konbinatuak
- 2 mugikortasun (mugikortasun birtuala eta mugikortasun fisikoaren konbinazioa – 5 egun) bazkide bakoitzaren 4 ikaslerentzat, Danimarka eta Herbehereek antolatuak.
- Helburu orokorrak: ikasleen konpetentzia pertsonalak eta profesionalak garatzea, proiektuaren barruan testuinguru transnazionalean garatutako simulazio jarduerak probatzea eta esperientziak partekatzea.
Zabalkunde
Hedapena Inprimakien bitartez eta Interneten
- Esku orriak eta kartelak
- Proiektuari buruzko buletinak
- Proiektuaren webgunea eta FBen orrialdea
- Bazkide diren erakundeen esteka proiektuaren webgunera
- Youtuben argitaratutako ekoizpenak
Zuzenean
- Bilerak
- Elkarrizketak
- Aurkezpenak
- Gaikuntzak entregatzea
- Tailerrak / mintegiak, mahai-inguruak ahalbidetzea
- Hitzaldietara joatea
- Antzeko Erakundeekin sareak
- Ekitaldi biderkatzaileak
Ebaluazioa
1. Proiektuen ebaluazioa
2. Produktuen ebaluazioa